XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lantxuteko Maldako Sakana (Apalaenea) (Itsasu, Lapurdi) Sakan hau, ezkutua eta benetazko irteera errazik gabea, Artzamendiko Ipar Aurpegian ezkutatzen da, Plateau Vert delakoaren azpikaldean, Aneko Lepoaren ondoko artzantza inguru ederrarekin kontrastatuz.

Errobiren ertzeko kaminotik nahiko bertan dagoen Errolanen Atakatik, Apalaenea baserriaren gainetiko sakanean sartzen den harrizko bide zaharretik joan daiteke oraindik ere.

Harearrizko harlosaz estalitako teilatua duten bi borda zaharretara eramango gaitu.

Urjauzi eta harresiez inguratuak eta putrez populatuak daude (txango zaila, 3 or., desnib. 400 m, 6 km).

Lantxuteko maldako sakaneko amaierako zirkora iritsi ondoren igo behar dugu, bidetatik kanpo, Plateau vert delakora iritsi arte, 500 metrotako alturan.

Ez da samurra aurrera egitea, batipat garoa altua dagoenean; interesgarrigoa izango da igoera hau negu garaian egitea.

Errolanen Atakan, ezkerretara hartu Laxiako saroiko errepidea Luhusoko arrainaztegian.

Ondoren, 800 m egin eta gero, eskubiko bidea hartu eta Apalaenea baserrira igo.

Bide zaharra eskubitik abiatzen da, baserriaren gainetik pasa eta sakanaren sarrerara zuzentzen da.

Aurrera lerratzen da, modu paregabeaz lurreztatua eta harlauztua, koartzitazko harriz osatutako gandor eder baten oinetik, uharrea erdiko pilare baten gainean eutsitako harearrizo harlosa itzelez osaturiko zubi berezitik igaro baino lehen.

Ordu erdiko ibilaldia egin ondoren, nahiko egoera onean dagoen (noiz arte...) harlosazko teilatudun borda zahar batera iritsiko gara.

Aintzinako artzain eraikuntza hauek suntsipenera eroriak dirudite eta kontaezinak dira azken urte hauetan behera etorri diren harlosazko teilatudun borda ederrak, edo txapazko eraikuntzez ordezkatuak.

Garaiz gabiltza oraindik zutik dirautenen zentsua osatzeko, eta dagokien udalen aurrean babes egitasmo bat garatzeko, hondar egoerara bilakatu baino lehen.

Bideak saroiaren gaikaldetik jarraitzen du eta altura piskat hartzen du haranak zenbait urjauzi ederren abiapuntuan osatzen duen estugune bat inguratzeko.

Dena den, interesgarriagoa da oraindik uharretik jarraitzea harkaitzen azpikaldetik igarotzeko eta harkaitz azpiko babesleku eder bat bilatu, extraplomo itzel baten azpian eraikia, eta inguruko bordak baino zaharragoa dirudiena.

Haruntzago, bidea zirkoaren hondora iristen da eta amaierako maldari eraso beharko diogu, bai zuzenki, garo tartetik, (...).